Dickensen ezkutuko maitalea

Dickensen ezkutuko maitalea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dickensen-ezkutuko-maitalea/@@download/image/2012123521The_Invisible_Woman_Felicity_Jones.jpg
2012/12/13
berria
Ralph Fiennes aktorea zuzendaritza lanetara pasatu da eta aurki estreinatuko du Coriolanus, Shakespearen tragediaren berrirakurketa eguneratua. Eta hurrengo proiekturako ere, idazle klasiko bat hartuko du oinarri. The Invisible Woman izango da filma eta Charles Dickensek Nelly Ternan gaztearekin izandako ezkutuko maitasun harremana kontatuko du. Fiennesek berak gorpuztuko du idazlea eta Ternanen papererako Felicity Jones aukeratu du, Like Crazy (2011) film independentean ezagutzera eman den aktore ingelesa.