DiCaprio Wall Streeteko otso

DiCaprio Wall Streeteko otso https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dicaprio-wall-streeteko-otso/@@download/image/20128285967DiCaprio_Martin_Scorsese.jpg
2012/12/13
berria
Bosgarren aldiz, Scorseseren esanetara ariko da DiCaprio Jordan Belforten memorietan oinarritutako The Wolf of Wall Street filmean. Egunez, Belfortek eta lagunek milaka dolar irabazten zituzten akzioekin trafikatuz. Gauez, guztiak droga, sexu eta bidaietan xahutzen zituzten. Iruzur egiteagatik Belfort kartzelan izan zen hogei bat hilabetez. Jonah Hill, Matthew McConaughey edota iaz The Artist filmean egindako lanagatik aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Jean Dujardin ere tartean izango dira.