Dibortzio-festa, modako negozioa

Dibortzio kopurua igotzen doa etengabe, eta batzuek jakin dute egoerari probetxua ateratzen. Hala jaio dira dibortzio-festak; ospatzen dituzten bikote gehienek bakoitzak bere aldetik antolatzen ditu, baina badira elkarrekin ospatzen dituztenak ere. Baina, zertan datza dibortzio-festa bat?
Jaiotzak, urtebetetzeak edota ezkontzak ospatzen diren moduan, askok dibortzioa festa egiteko aitzaki ederra bezala ulertzen dute, bizitzaren etapa berri bati hasiera emateko pauso logikoena. Hala, penak alde batera utzi eta ziklo berri bat hasten dute lagunez eta gertukoez inguraturik. Dibortzio festa bat beraz ez da tristea, alaia baizik; musika, jan-edana, jokoak, pastela... denetarik egon daiteke.
Gustu guztietako dibortzio-festak egiten dira; paintball batailak, scape-roomak, ex-aren gauzak erre edo botatzeko zeremoniak, spa-sesioak... soilik bi baldintza bete behar dira; haurrak ez daude gonbidatuta, eta hurrengo egunean ez da dibortziatutako pertsona bakarrik utzi behar. Eta zu, egon al zara halako festan? Edo antolatu duzu bat?