Dibortzio eskaera bitxia

Israelgo Haifa hiriko gizon batek dibortzioa eskatu du, emazteak bien arteko sexu harremanen iraupena neurtzen duela argudiatuta. Antza, txortan egiten hasten direnean, emakumeak kronometroa martxan jarri eta ez du sexu harremana bukatu arte amatatzen. Gizona lur jota omen dago, emazteak azkarregia dela dio eta. Horrexegatik, dibortzio eskaera aurkeztu du epaitegian. Epaileek ez dute oraindik inongo ebazpenik eman.