Dibertsioaren Saila

Cardiff hirian (Britainia Handia) du egoitza nagusia Admiral aseguru etxeak. Londresko Burtsako ehun enpresa ahaltsuenen zerrendan, lehen postuetan izan da azken hamar urteetan. Enpresako burua 56 urteko Henry Engelhardt estatubatuarra da, irabaziak helburu dituen sektore lehiakorrean, umore onean eta langileen arteko elkarlanean oinarritutako sistema eraginkorra dela ikusarazi duen gizona. Berea da, hain zuzen, zerrendako enpresen artean Dibertsioaren Saila barneratzen duen bakarra. Langileentzako jarduerak antolatzea da sail horren egiteko nagusia, eta tartean, mozorro egunak, parranda gauak eta bazkalorduko txapelketak antolatzen dituzte.