“Diasporhan”

“Diasporhan” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diasporhan/@@download/image/47p8-3.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
Batgehio
47.zenbakia
“Diasporhan”
Batgehio talde berria baino zerbait gehiago da. Bartzelonan sortutako boskote hau maisu da nahasketetan: flamenkoa, jazz-a, pop-a, perkusioak… Eta euskaraz abesten dute! Antza, diasporan bizitzeak ikuspegia zabaltzen du. Taldeak duela bi urte plazaratu zuen lehen maketa. Lehen disko honetan, taldeko konposatzaile Julen Cobos aretxabaletarrak abesti ederrak sortzeko gaitasuna erakutsi du. Entzun, bestela, espetxeaz mintzo den “Kartzela” kanta. “Nire gatza de la vida”, “Gorri” eta “Une bat” abestiek ere maisutasuna agerian uzten dute. Boskoteak zeresana emango du.