“Diamond Eyes” ****

“Diamond Eyes” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diamond-eyes/@@download/image/deftones_diamond_eyes.jpg
2010/06/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Deftones
108.zenbakia
“Diamond Eyes” ****
Chi Cheng baxu jotzaileak izandako istripua tarteko, ordurako jada grabaturik zuten Eros diskoa alde batera utzi eta Diamond Eyes sortzeari ekin zioten. Gitarra latzak ingurune astun batera garamatza eta Chino Moreno abeslariaren estribillo melodikoek diskoan zehar aurki daitezkeen giro garratzak gozotzen dituzte. Oraingoan ere proposamen originala dakar  taldeak, beti ere metal alternatiboaren baitan hain esanguratsua den Deftonesen soinua eta estiloa gordez. Asmo onak izan arren, lan honek ez du Around the fur hark zuen freskotasuna ezta White Pony-en originaltasun eta kalitatea ere.