Diamanteak Danny Boylentzat

Udan estreinatu zen AEBetan, Britainia Handian, Alemanian eta Israelen Smash & Grab: The Story of the Pink Panthers dokumentala. Film horretan, hainbat lapurrek munduko diamante lapurretarik entzutetsuenak nola burutu zituzten azaltzen dute. Antza, guztira 300 milioi dolar eskuratu dituzte. Istorioaren indarrak seduzituta, Pathé eta Fox Searchlight ekoiztetxeek Danny Boyle zuzendari ingelesa kontratatu dute, dokumentala oinarri hartuta, fikziozko thriller bat egiteko.