Diamante formako liburutegia

Minsk hirian dago Bielorrusiako liburutegi nazionala. Ate nagusia Moskura begira dauka, eta zeharkatzen duenak hainbat hizkuntzatara itzulita ikusiko du ondoko zita biblikoa: "Ut perfectus sit homo Dei" (2 Timoteo, 3:17). Liburu gordailua eraikinaren bihotzean dago, zortzi milioi dokumentu ditu eta beste sei milioirentzako tokia. Gainera, sistema guztia teknologiarik modernoenak eusten du. 1.850 pertsonentzako lekua du liburutegiak, eta kalkulatzen da, bataz beste, 2.200 lagun bertaratzen direla egunero. 2002an hasi ziren eraikina altxatzen, eta lau urte behar izan zituzten amaitzeko. Gizakiak bere sorreratik garatu duen jakintzaren sinbolo izateko asmoz du diamante forma.