dFERIA 2018an parte hartzeko izen ematea zabalik

dFERIA 2018an parte hartzeko izen ematea zabalik Dantza eta antzerki konpainiek datorren urtean parte hartzeko izena emateko epea dute irailaren 15a arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dferia-2018an-parte-hartzeko-izena-emateko-ireki-da-konpainientzako/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-17 a las 16.58.21.png
2017/08/18
albiste-laburra
Dantza eta antzerki konpainiek datorren urtean parte hartzeko izena emateko epea dute irailaren 15a arte.
dFERIA 2018an parte hartzeko izen ematea zabalik

Donostiak dFeria antzerki eta dantza jaialdiak datorren urteko edizioan parte hartzeko izen-emate epea ireki du hil honetan. Hala, 2018an dFerian egon nahi duten konpainiek irailaren 15a arteko tartea dute beren datuak emateko. Hauek dira izen ematea egiteko jarraitu beharreko pausoak:

Konpainien izen-ematea

2017KO ABUZTUAREN 1etik IRAILAREN 15era

dFERIA jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten antzerki eta dantza konpainiek honako hauek kontuan hartu beharko dituzte:

  1. Zehaztutako izen-emate baldintzak bete (ikuskizun sortu berriak).
  2. On line izen-emate prozesua bete (Ikuskizunaren datuak zein erantsi beharreko dokumentazioa eskura izatea gomendatzen da: dosierra, argazkiak, fitxa artistikoa, fitxa teknikoa, intereseko bestelako dokumentazioa).
  3. On line ikuskizunaren bideora URL loturarik ez bada, ikuskizunaren DVDa postaz bidali beharko da helbide honetara:
    • dFERIA Donostia / San Sebastián
    • Victoria Eugenia Antzokia
    • Erregina Erregeordearen kalea, 8
    • 20003 Donostia / San Sebastián