Deustuko Gazte Lokalaren CD bilduma

20. urteurrena ospatzeko ekimenen baitan atera dute bilduma, eta Punk jaia ere izango dute gaur
Deustuko Gazte Lokalak 20 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko CD bilduma atera dute 20 urtez Sustraietatik Loreetara izenburuarekin. 1991-2011 Zure, nirea, gurea, herriarena jarri diote bigarren izenburu.15 talderen kantu bana jasotzen ditu bildumak, guztiak ere Gazte Lokalaren historian garrantzia edo arrakasta izan dutenak. Lobo Eléctrico, Itziarren Semeak, Elfo Negro, Simca, Brebes, Early Reflections, All nighters Club eta Inserta bandak osatzen dute zerrenda, besteak beste. Gaur eta bihar Txoridendan antolatu den azokan lortu ahalko da, 5 euroren truke, eta baita Deustuko tabernetan ere.
Gaur bertan 77" Punk Jaia egingo dute baita. Deustuko lokalaren agertokian hiru talde izango dira: iconoCLASH (Aragoitik The Clash talde mitikoaren kantuak egiten), Vitesse (Stoner estiloko banda bilbotarra), eta Pornosaurio (Garage-punk lizuna Getxotik). Emanaldiaren ostean punk musikan adituak diren bi disko jartzaile izango dira: Please Kill Me eta Kaktus.