Destrangis

Egiten zaien kritikek oinarri bera dute beti; ez dutela ezer berririk ekarri, abestiak oso antzekoak direla... Baina, saldu al dute inoiz horrelako ideiarik? Eta beraien lehen diskoak hain harrera ona izan ondoren, ulertzekoa da bide berari eustea. Berehalako rock-a, Peret-en aspaldiko arrikitaun-runba haietan oinarrituta, eta Robe Extremoduro-ren esaldiak mastekatzeko era berbera. Kontatzeko dutenak (Partiendo la pana, Vino tinto
) tabernan du ingurugiro aproposa. Muñoz anaiak egungo Maki eta Popeye dira, Ivá-ren pertsonaia maitagarri haien utopiaren bila eta euren aldarrikapen epelei helduta.