Desokupazio mugimenduak

Euskal Herria aberats dugu gaztetxeetan, eta haien inguruko liskarretan ere bai. Azken urte biotan-edo, hamaika gatazka egon da okupazio mugimenduaren eta aldian aldiko instituzioen artean, zenbait pasarte gogor eta guzti.
Komunikazio-inkomunikazio izena zeukan Mikel Laboaren ikuskizun ezagun batek. Erreportaje hau antzeko berba-joko batez bataia genezake: okupazio-desokupazio. Euskal Herrian gaztetxe mugimendu indartsua dugula ezin zalantzan ipini; baina egoera oso bestelakoa da herri batetik bestera. Batzuek hiru hamarkada egin dituzte eta sendo dabiltza, ondo errotuta; zenbaitzuk, aldiz, hainbat zailtasuneri egin behar izaten diote aurre. Eta zenbaitetan, sortu eta desagertu egiten dira, perretxikoen pareko bizkortasunaz.
Azken urte biotan bereziki, gaztetxe askok salatu dute euren kontrako jazarpena. Alegia, okupatutako eraikin asko hustuak (maiz indarrez) eta eraitsiak izan direla. "Bizkaian batez ere, aurreko ikasturtean begirada pausatu eta hiru desalojo egon direla ikusten dugu, beti ere EAJ tartean dela", dioskue Sergio eta Iratxe Kukutza gaztetxeko kideek.
Kukutzak hamar urte daramatza Bilboko Errekalde auzoan, eta joan den maiatzean, eurei egokitu zitzaien Euskal Herriko Okupazio Biltzarra antolatzea. Berbagai nagusietako bat, jakina, gaztetxe batetik ospa egiteko aginduen aurrean zelan jokatu izan zen. Kukutzakoek inolako zalantza barik erantzuten dute: "Eusteko modu asko dago", dio Iratxek: "Eguneroko lanaz, auzoan sortzen diren mugimenduetan parte hartuz ". Sergioren ustez, ezinbestekoa da ondo pasatzea, antolatzen diren ekintzez gozatetzea. Garrantzitsutzat jotzen dute, era berean, gaztetxeen arteko lotura sendotzea, azpimarratu gura dutenez: "Gero eta mugimendu handiagoa igartzen da horri dagokionez. Gaztetxe bat hustutzen dutenean, berehala hurbiltzen dira beste gaztetxe batzuetako kideak".
"Aitzakiak erabiltzen dituzte"
Instituzioek, batzutan, higiezin eta jabego arazo huts modura aurkezten dituzte gaztetxeekikoak. "Nire ustez," dio Iratxek "jabegoaren diskurtsoa baino, eurek beste proiektu batzuen aitzakiak erabiltzen dituzte desalojo aginduak eta abar mozorrotzeko. Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxearen kasuan, esaterako, adineko pertsonentzako eguneko egoitza bat egin behar zutela esan zuten. Apur bat makillatzen dute, beraz". Okupazio mugimenduko kideen ustez, ordea, aitzakiok ez dute oinarririk. "Azkenean, iragartzen duten proiektu horrek ez dakar benetako onurarik. Sorgintxuloko adibideagaz jarraituz, esaterako, oso jende gutxi joaten da eguneko egoitza batera. Eta gainera, zergatik ez dute beste leku batean egiten? Ez dauka ez hanka ez bururik, gauza bat egiteko beste bat izorratu beharrak".
Bizkaiko Aldundia, mutu
Instituzio asko egoten dira tartean, gaztetxeekiko gatazketan. Sarri askotan udaletxeak izaten dira, bestetan aldundiak ere bai Hala izan zen, berbarako, Sopelako Igeltsera gaztetxea hustu zutenean. Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak hilabete bi eman zituen Bizkaiko Aldundiarena den fabrika abandonatu batean, horietatik gehienak desalojo agindua jaso eta gero, harik eta bota zituzten arte. Gipuzkoan antzeko zerbait gertatu da Billabonako gaztetxeagaz, Aldundiaren erreakzioa askoz motelagoa izan zen arren. Gu geu Bizkaiko Foru Aldundiagaz harremanean jarri gara, euren iritziaren berri jakin guran. Gai honetaz zer esaterik ez dutela erantzun digute, zoritxarrez.
Edozelan ere, Kukutzako kideek EAJ salatu dute, bera dago-eta gaztetxeakaz liskarren bat eduki duten instituzio guztietan, Bizkaian behinik behin. "Aldiz, Iruñean Euskal Jai desalojatu zutenean, eurak kontra agertu ziren, interes politikoak tarteko. UPN kritikatzeagatik, hain zuzen". Iratxek gehitu duenez, "argi dago ez dutela gaztetxerik gura. Zergatik? Ezin dituztelako kontrolatu. Ez dute gura gazteek euren kabuz antolatzea euren egitekoak, horrek gaitasun kritiko handiagoa sortzen duelako, eta horrek ihes egin diezaieke". Zelangura, egoera asko alda daiteke herri batetik bestera. "Tokian tokiko agintarien araberakoa izaten da. Herri batzuetan udaletxeak berak eman du gaztetxea sortzeko eraikina".
Adibide ugari azken boladan
Hemeroteketan apur bat arakatuta, arazo zerrenda oparoa agertzen zaigu. Portugalete, Barakaldo, Algorta, Zizur, Barañain, Bilbo, Iruñea, Billabona, Beasain azken hilabeteetako desalojo edo desalojo aginduez dihardugu bakarrik. "Bestela ere" dio Sergiok "erasoak beti egon dira eta badaude: kriminalizazioa (komunikabideen laguntzaz), jazarpena, kontrol soziala ". Baina ezin da horri begira bizi, gure berbakideek aldarrikatzen dutenez. "Ez gabiltza errepresio-erantzun dinamika batean. Hemen, konparazio baterako, aurrerakuntzak eta aldaketak ikusten dira, hazten ari gara. Mehatxua datorkigunean, ikusiko dugu zer egin. Bitartean ".
Urtebete inguru da Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) Sorgintxulo gaztetxearen aldeko ekintza burutu zuela, Bilboko Udaletxeko balkoia sinbolikoki okupatuz. Berehala etorri ziren protesta haren ondorioak: aurtengo urtarrilaren 18an, hogei gazte epaitu behar zituzten ekintzan parte hartzeagatik. Hasieran falta hutsa izan behar zena, ordea, balizko delitu bihurtu zuen fiskalaren eskaera batek. Desordenu publikoak, zehatz esateko. Horrenbestez, epaiketa bertan behera geratu zen, epaileak fiskalaren eskaera aintzat hartu ala ez erabaki bitartean. Salatuek zain segitzen dute, beraz; bien bitartean, adinez beherakoei (bederatzi, guztira) azterketa psikosoziala egin zaie, fiskalak hala eskatuta.
Egun hartan bertan, BOMek agerraldi publikoa egin zuen Bilboko Udaletxeko eskaileretan. 1992tik udalak gaztetxe mugimenduaren aurka egindakoak salatu zituzten, epe horretan zazpi gaztetxe hustu edota bota dituztela gogoraraziz. Auzoetxeak eta Bilbo Arte guneak bultzatzen dituzte, gaztetxeen funtzioak ordezkatzeko asmotan, zioten BOMekoek. Esaterako, Bilborock bera Bilboko gaztetxearen itxiera justifikatzeko ireki izana salatu zuten.
2004a izan zen urterik latzena okupatzaileentzat, hiru gaztetxe desagertarazi baitituzte: Sorgintxulo, San Inazio eta Alde Zaharra. Aldi berean, orain hiru urte, Errekaldeko Kukutza kriminalizatzeko saioa abiarazi izana leporatzen diote udalari.

Bilboko Udalak 2004ko abenduaren 16an itxi zuen Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxea. Hala ere, Santutxuko gazteek lanean jarraitu dute, eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute gaztetxeak gai hartuta prestatu duten bilduma berezia. Julen Gabiriak koordinatutako argitalpen honek idazle ezagun askoren idatziak jasoko ditu; Unai Elorriaga, Sonia Gonzalez, Joan Mari Irigoien, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe eta Pako Aristirenak. Idazleez gain, margolariek eta komikigileek ere bat egin dute ekimenarekin. Lortutako irabazien zati bat Santutxuko gazteentzat izango da, horietako asko auziperatuta baitaude, eta beste askok, Bilboko Udalak jarritako isunak baitituzte ordaintzeko.

Bilbo, desalojo zerrenda oparoa

Idazleak eta margolariak sorgintxuloren alde