Desodorantea bola edo espraian, zeinek kaltetzen du gehien ingurugiroa?

Desodorantea bola edo espraian, zeinek kaltetzen du gehien ingurugiroa? Gure besapeek post-it paper baten neurria dute, baina ez du inor indiferente uzten. Ardura handia sortzen du hauek usain txarrik gabe eta lehor mantentzeak, baina desodorante batzuen osagaiak kalteak eragin ditzake gure osasunean eta ingurugiroan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desodorantea-bola-edo-espraian-zeinek-kaltetzen-du-gehien-ingurugiroa/@@download/image/el-antitranspirante-reduce-el-sudor___HkgkcUkYg_1256x620.jpg
2019/11/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gure besapeek post-it paper baten neurria dute, baina ez du inor indiferente uzten. Ardura handia sortzen du hauek usain txarrik gabe eta lehor mantentzeak, baina desodorante batzuen osagaiak kalteak eragin ditzake gure osasunean eta ingurugiroan.
Desodorantea bola edo espraian, zeinek kaltetzen du gehien ingurugiroa?

Espainiar estatuan bakarrik biztanleriak 322 milioi euro inbertitzen ditu bere besapeak lehor mantentzen, baina produktu horietan ere ezberdintasunak daude: transpirazioaren aurkakoak aluminio gatzak erabiltzen ditu izerditzen diren glandulak denbora batez isteko. Haatik, desodoranteak zalantzazkoak diren usainei bakarrik debekatzen die kanpor ateratzea eta horretarako, normalean bakteriei erasotzen dieten olio jakin batzuk erabiltzen ditu, hauek baitira usai desatsegin hori sortzen dutenak, izerdiak bere horretan ez baitu usainik. Horregatik, desodoranteekin usain txarra aldenduko duzu, baina kamiseta berdin berdin bustiko duzu.

Biztanlearen gehiengoak roll-on edo espraiak erabiltzen ditu, nahiz eta azkenaldian formatu berriak gehitu zaizkien horiei: alunbrezko harria, pastilla... usain txarra aldentzeko “modu naturalagoak” omen, baina efektu ezkorrak izan ditzakete planetan.

Transpirazioaren aurkakoak: aluminioa dute
Energikoki aluminioa lortzeko prozesua oso garestia da eta gainera kutsakorra izan daiteke ingurugiroarentzat. Transpirazioaren aurkako produktua utzi nahi ez baduzu aluminioa beti edukiko duzu hor, mota honetako produktu guztietan aurkitzen baita. Beraz irtenbide bakarra dago: beste mota bateko desodorante bat erabiltzea.

Desodoranteak: hobeto triklosanik gabe
Desodoranteen osagaietan bakterien aurkako triklosan osagaia baldin badago utzi berriz ere apalean. Hormonen erregulazioan eragiten du eta gainera planetarentzako kaltegarria omen da. Gure osasun kaltetzeaz gain, ingurugiroari eragiten dio. Dutxatzen garenean produktu hau gure gorputzetatik uretara doa eta osagai hau kaltegarria da uretako bizidunentzat. Beraz, hemendik aurrera begiratu ondo etiketak eta aukeratu triklosanik gabeko desodorante bat.

Alta, bada beste irtenbide bat ere, ohiko desodorantearen ordez bikarbonato sodikoarekin, koko olioarekin eta atxapar plantarekin egindako produktu bat aukeratu daiteke. Ez da horren kutsakorra eta baita osasuntsuagoa.

Espraiak airea kutsatzen du
Gure besapeetako usaina kontrolatzen laguntzen badigute ere aireari ez dio onik egiten aerosolak. Egun CFC osagaia ez baldin badu ere (ozono geruza kaltetzen zuen) esprai oraindik ere aukerarik kaltegarriena da atmosferarentzat. Dituzten osagai batzuk oraindik ere gure zeruak gaixotzen dituzte txapel kutsakor moduko bat sortuz. Arnasten dugu aireak kezkatzen bagaitu hobe hauek ekiditea, oro har, roll on sistemako desodorantea jasangarriagoa da.

Alunbrezko harria edo “kristalezko desodorantea”
Azken urteetan handituz joan da bere ospea “desodorante naturaltzat” saldu baita. Harri bolkaniko bat da potasio sulfatoz egina eta aluminioarekin hidratatua. Horregatik erabiltzeko busti egin behar da, alunbrea disolbatzeko eta aluminio ioiak askatzeko. Arazoa da, ohartuko zinen bezala, aluminioa duela. Gainera, alunbrea harrietan dagoen osagai naturala bada ere, modu artifizialean ere lortu daiteke. Hori bai, aipatu behar da produktu hauek beste toxikoetatik aske daudela eta beraz aukerarik naturalenetakoak izan daitezkeela.

Bilgarria ere kontutan izan behar da
Bilgarria kontuan hartzen badugu alunbrezko harriak irabazten du dudarik gabe. Kartoi baten barruan egon ohi dira harri zatiak, plastikozko ontziez ahaztuz. Bikarbonato sodikoz eta olioz egindako pastillak ere paperean bilduak datoz, beraz horiek ere kontuan hartzekoak dira. Ontziak berriz erabiltzeko aukerak ere badaude: hautsezko desodoranteak edo berriz bete daitezkeen bolak.

Esprai aukera kategoria honetan ere galtzen ateratzen da. Birziklatu daiteke bai, baina plastiko eta metala materialik zailenetakoak dira birziklatzeko ere. Roll-on modutako ontziak kristalezkoak izan ohi dira, eta beraz birziklatzeko errazagoak. Halere, ekologistenek aho batez esango dute gutxien kutsatzen duen desodoranteak erabiltzen ez dena dela. Beharbada muturrekoegia da irtenbide hau, baina pentsatzen hasi beharko genuke maiztasun gutxiagoz erabiltzea, ezta?