Deskribatu ezin dituzun emozioak izendatzeko hiztegia

Deskribatu ezin dituzun emozioak izendatzeko hiztegia Hitzek gure mundu ikuspegia antolatzen dute, horregatik da horren ederra hizkuntza bat baino gehiago jakitea, hizkuntza bakoitzak mundu ikuspegi ezberdin bat oparitzen baitizu. Halere, hizkuntzek ere beren mugak dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deskribatu-ezin-dituzun-emozioak-izendatzeko-hiztegia/@@download/image/personas-con-caritas-emocionales.jpg
2019/06/19

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Hitzek gure mundu ikuspegia antolatzen dute, horregatik da horren ederra hizkuntza bat baino gehiago jakitea, hizkuntza bakoitzak mundu ikuspegi ezberdin bat oparitzen baitizu. Halere, hizkuntzek ere beren mugak dituzte.
Deskribatu ezin dituzun emozioak izendatzeko hiztegia

Batzuetan mingain punta harrapatuta gelditzen zaigu esan nahi dugun hori, sarri ez baitago hitzik zenbait emozio deskribatzeko. Emozioak ez dira agortzen, hitzak bai ordea. Emozioek bizitza etengabe esperimentatzea ahalbidetzen digute, baina sentimendu horiek hitzekin marraztea ez da poeta eta idazleek irudikatzen diguten bezain erraza.

Poztu edo negar egiten dugunean gure gorputzean aldaketa atzematen ditugu, baina askotan sentitzea bera kontraesankorra izan daiteke. Triste baina aldi berean lasaituta sentitu gaitezke. Nola azaldu bi emozio kontrajarri horiek hitzen bidez?

Horri irtenbide bat eman nahian, John Koenig-ek youtube kanal bat sortu du Tristura ilunen hiztegia deitutakoa. Bertan, hitzetan jartzea zail egiten zaigun emozioak izendatzen ditu kontzeptu asmatuekin. Bideoak Koenig-ek berak idatzi, editatu eta narratzen ditu, noizbait bizi izan ditugun emozio horietako asko izendatuz. Hementxe batzuk:

Sonder: Jabetzea kaletik aurkitzen duzun pertsona orok zurea bezalako bizitza konplexua duela.
Opia: Norbaiti begietara begiratzean sentitzen duzun intentsitate anbiguoa, non aldi berean inbaditua eta zaurgarri sentitzen zaren.
Monachopsis: Lekuz kanpo zaudenaren sentsazio sotil baina etengabea.
Vellicor: Liburutegi zahar batek sortzen dizun nostalgia.
Rubatosis: Zure taupadez kontziente izateak sortzen dizun antsietatea.
Kenopsia: Lehen jendez lepo zegoen leku bat bakardadean gelditzen denean helarazten duen misterioa.
Mauerbauertaurigkeit: Zure ingurutik pertsonak, hurbilenekoak ere, aldentzeko premia ulergaitza.
Jouska: Zure buruari etengabe errepikatzen diozun elkarrizketa hipotetikoa.
Crisalismo: Leku seguru batean egotearen lasaitasuna kanpoan sekulako ekaitza ari duen bitartean.
Vemödalen: Argazki bikain bat egin duzunaren frustrazioa, badakizulako horrelako milaka argazki daudela.
Anécdoque: Elkarrizketa bat non denek hitz egiten duten, baina inork ez duen entzuten.
Laquesismo: Katastroferen bizitzeko nahia (hegazkin istripu bati bizirautea edota suak zure ondasun material guztiak erretzea adibidez).
Exulansis: Bizitako esperientzia batez ez hitz egiteko joera badakizulako jendea ez dela bizitu duzunarekin identifikatuko.
Andronitis: Frustratua sentitzea norbait benetan ezagutzeko behar den denbora guztiagatik.
Rückkerhrunruhe: Barne bidaia batetik bueltan etxera iristearen sentsazioa.
Nodus Tollens: Zure bizitzaren historiak zuretzat jada ez duela inongo zentzurik jabetzea.
Onismo: Leku eta momentu bakar batean egon daitekeen gorputz baten barruan harrapatuta egotearen desesperazioa.
Libersos: Gauzei garrantzia gutxiago ematearen desira.
Altschmerz: Betiko arazoei eta betiko defektuei urtetan zehar aurre egin beharraren nekea.
Occhiolism: Zure ikuspuntua zein mugatua den jabetzea.