Des-Kontrol eta Txapelpunk ikusi nahi?

Des-Kontrol eta Txapelpunk ikusi nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deskontrol-eta-txapelpunk-ikusi-nahi/@@download/image/20102248458des-kontrol_argazkia2.jpg
2012/12/13
berria
Des-Kontrol eta Txapelpunk ikusi nahi?
Des-Kontrol eta Txapelpunk taldeek kontzertua emango dute larunbatean, hilak 27, Bermeoko Kafe Antzokian. GAZTEZULOk hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zer egin behar duzun zozketan parte hartzeko? Bidali e-maila gaztezulo@gaztezulo.com helbidera!

Ostiraleko 17:00ak arte duzu mezua bidaltzeko epea. Zure izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jarri behar duzu mezuan. Txapelpunkek, taldearen izenak dioen bezala, punk musika jorratzen du, eta duela 11 urte eman zuen estreinako kontzertua. Arrasateko Des-Kontrol taldeak, bere aldetik, soinu indartsua du eta joan den urtearen bukaeran kaleratu zuten 'Aurrera begira' diskoa. Irakurri GAZTEZULON Des-Kontroli eginiko elkarrizketa , eta GAZTEZULO.COMen agenda .