Desirari atea parez pare irekita

Desirari atea parez pare irekita https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desirari-atea-parez-pare-irekita/@@download/image/2010493447Doctor_Deseo.jpg
2012/12/13
berria
Desirari atea parez pare irekita
Doctor Deseo Bilboko taldeak 'Deseo: cartografia imposible' diskoa plazan jarri du. Francis Diez abeslariak esan du gogo handiz daudela lan berriaren kantak zuzenekoetan jotzeko.

"Desirak ez du zentzurik soilik zorionarekin bat egiten duenean. Errealitatearekin talka egiten duenean ere bada desira, min latza eragin arren", azaldu du Francis Diezek. Besteak beste, Anarik eta Aiora Renteriak parte hartu dute diskoan. Datozen asteotan Doctor Deseo zuzenean ikusteko aukera bat baino gehiago izango da. Durangon hilaren 16an ariko dira, Gasteizen hilaren 23an, Atarrabian hilaren 24an...