Desgaitu, gizen eta LGTBI kolektiboko erabiltzaileen argitalpenak ezkutatzen zituen TikTok-ek

Desgaitu, gizen eta LGTBI kolektiboko erabiltzaileen argitalpenak ezkutatzen zituen TikTok-ek Arriskutsu moduan markatzen zituzten TikTok-eko langileek bideo hauek eta beren zabalkundea mugatzen zuten ziberjazarpena jasateko zaurgarri zirelakoan. Desgaitasunen sailkapenaren barruan zeuden desgaitasun fisiko eta mentalak zituzten pertsonak, hala nola autistak edo down sindromedunak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desgaitu-gizen-eta-lgtbi-kolektiboko-erabiltzaileen-argitalpenak-ezkutatzen-zituen-tiktok-ek/@@download/image/tiktok.jpg
2020/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Arriskutsu moduan markatzen zituzten TikTok-eko langileek bideo hauek eta beren zabalkundea mugatzen zuten ziberjazarpena jasateko zaurgarri zirelakoan. Desgaitasunen sailkapenaren barruan zeuden desgaitasun fisiko eta mentalak zituzten pertsonak, hala nola autistak edo down sindromedunak.
Desgaitu, gizen eta LGTBI kolektiboko erabiltzaileen argitalpenak ezkutatzen zituen TikTok-ek

TikTok-eko bozeramaile batek adierazi duenez intentzioa ona izan arren ohartu ziren ez zela jarrera egokia. Musika ardatz duen TikTok sare sozialak bere moderatzaileak formatzen zituen desgaitasunen bat zuten, gizenak zeuden edo LGTBI komunitateko kide ziren pertsonen ikusgarritasuna mugatzeko.

Horrela, bideo hauek jatorrizko herrialdean soilik zabaltzen ziren eta ez munduko osoko pantailetan. Gainera, desgaituen bideoek 6.000 eta 10.000 bistaratze artean zituztenean moderatzaileak “ez gomendagarri” bezala markatzen zituen. Honela, ezabatuak ez baziren ere argitalpenetako “feed”-ean azaltzeari uzten zioten. Honetaz gain, LGTBI komunitatearekin zerikusia zuten hashtag-ak erabiltzen zituztenak edo #fatwoman hashtag-a zuten argitalpenak ezkutatuak izaten ziren.

TikTok-ek igorritako komunikatu batean adierazi du “erabiltzaile berezientzako” politikak egokituak izan direla eta orain ez direla argitalpenak mugatzen, baizik eta komunitatearen arteko elkarrekintzak sustatzen dituztela plataformaren bidez.