DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT LEHEN PARKE TEMATIKOA

Zabuak, karruselak, zaldiko-maldikoak eta hainbat atrakzio egokituak daude gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten umeentzat, honela giro inklusibo eta seguruan dibertitu daitezen. Morgan's Wonderland parkea Gordon Hartman-ek sortu zuen ohartu zenean bere alaba baztertzen zuten beste umeek jolasterako garaian.
2005ean Gordonek bere enpresa istea erabaki zuen Texasen leku hau eraikitzeko. Honekin, ume eta helduen arteko batasuna lortzea zuen xede, edozein egoeratan dagoen pertsona ongi etorria delarik bertara.
Desgaitasunen bat duten edozeinentzat sarrera doakoa da eta 67 herrialdetako milioi bat pertsonak baino gehiagok bisitatu dute dagoeneko. Horrelako ekimenak munduan oraindik badela esperantzarik berresteko paregabeak dira. Ea ideia leku gehiagotara zabaltzen den!