DESERT CROSSROADS

Mende luzez, iparraldeko Afrikaren eta hegoaldeko Afrikaren arteko muga naturala izan da Sahara basamortua. Hala ere, muga hori gaindituta, ugari izan dira ipar eta hegoaldeko herrien arteko harremanak. Nigerian bizi dira, gaur egun, iparraldeko arabiarren eta hegoaldeko afrikarren artean zubi lanak egindako tuareg eta wodaade nomada herriak. Etran Finatawa taldean, tuareg-tarrak eta wodaade-tarrak elkartu dira, eta herri nomaden tradizio musikala eta iparraldeko eta hegoaldeko Afrikako soinuak nahastu dituzte. Ali Farka Toure musikariaren jarraitzaleentzat oso gomendagarria da diskoa.