Deseo **

Deseo ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deseo/@@download/image/22p44-3.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Gerardo Vera. Aktoreak: Leonardo Sbaraglia, Leonor Watling, Cecilia Roth, Ernesto Alterio. Generoa: drama historikoa. Herrialdea: Espainia / Argentina. Urtea: 2002. Iraupena: 106 minutu.  
27.zenbakia
Deseo   **
 II. Mundu Gerra amaitzeko zorian da, eta aterpe bila dabiltzan nazi gehienak Espainiara doaz. Francisco Franco diktadore ankerraren erregimenak Hego Amerikara ihes egiteko laguntza eskaintzen baitie. Argentinako erbestearekin amets egiten duen nazi bat eta neska errepublikar bat elkarrekin maiteminduko dira; sinesmenak sentimenduen gatibu eroriz. Gerardo Veraren filmak desioa ardatz duen arren, Francoren Espainiak Alemania naziarekin izandako harreman estua ere salatzen du. Asmoa ona da, baina emaitza erdipurdikoa.