Desembarco Makarra

Desembarco Makarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desembarco-makarra/@@download/image/In_Your_Face.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Asier Kortabarria
In Your Face
127.zenbakia
Denbora generaman Urola aldeko talde honen lanaren zain, eta merezi izan du. Inguruetako talde makarrenarekin topo egingo dugu bederatzi abestiko disko honetan, non doinu bortitzak, gitarra landuak eta erritmo aldaketak punk-oi klasikoaren ukituekin uztartzen diren. Letren artean, denetarik aurkituko dugu: katxondeo kutxua dutenak batetik, eta serio eta pertsonalagoak bestetik. Guztia borobiltzeko, Normandiako lurreratzeari dagozkion argazkiz osatutako maketazioa… hemen da guda!