Desbideratuen Deskontrola

Desbideratuen Deskontrola https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desbideratuen-deskontrola/@@download/image/the_guilty_brig_1365161723.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Guilty Brigade
139.zenbakia
Nafarroako punk, oi! eta hardcore musika azken urteetan izaten ari den gorakadaren beste adibideetako bat da talde berri hau. The Guilty Brigadaren aurkezpen lana da Desbideratuen Deskontrola hau, eta oi! nahiz hardcore ukituko punk azkarra dakar. Letra zuzen eta kritikoek, eta ahots zakarrak gidatzen dituzte abestiak, non erritmo melodikoagoak sarritan abiaduraren pean itotzen diren. Dena den, amorruz betetako disko bat osatzea lortu dute, ukabilkada bat aurpegian. Lehen lan oso indartsua, adi ibili!