Desagertua uste zen historiaurreko hegazti bat Zeelanda Berrira itzuli da

Desagertua uste zen historiaurreko hegazti bat Zeelanda Berrira itzuli da Desagertua zegoela uste zen historiaurreko hegazti bat Zeelanda Berrira itzuli da egoera basatian. Kontserbazio prozesuaren arrakasta da adibide hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desagertua-uste-zen-historiaurreko-hegazti-bat-zeelanda-berrira-itzuli-da/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-09 a las 8.53.24.png
2023/10/10
Desagertua zegoela uste zen historiaurreko hegazti bat Zeelanda Berrira itzuli da egoera basatian. Kontserbazio prozesuaren arrakasta da adibide hau.
Desagertua uste zen historiaurreko hegazti bat Zeelanda Berrira itzuli da

Hemezortzi takahē hegazti naturara itzuliak izan dira Wakatipu aintziran dagoen erreserba naturalera. Hegazti hau historiaurrekoa da eta desagertua zegoela uste zen. Urrian zehar beste zazpi askatzea espero da eta urte hasierarako beste hamar. Hegazti berezi honen berreskuratzeak oraindik bide luzea du egiteko, baina itxaropentsu egoteko moduan gaude. 

Hegazti berezi hau irisatua da eta Zeelanda Berriaren historiaurrearen sinboloa. Ugaztunik gabeko uhartean eboluzionatu zen eta hauen sarrera inbaditzaileak behin betiko desagerrarazi zuen. 

Alabaina, Bigarren Mundu Gerraren ostean aurkituak izan ziren eta ordutik kontserbazionistek ikuspegi proaktiboa praktikak jarrri dute euren biziraupena bermatzeko. Naturan aurkitutako arrautzak babestuak izan dira, beste animaliek aurkitu eta jan ez zitzaten. 

Txitak hazi ostean, guztiz kontrolatutako ingurumenean hazi zituzten. Orain, Zeelanda Berriko Wakatipu aintziraren inguruan askatuak izan dira. Inguru hau bikaina da hegazti erraldoi eta bitxi honentzat. Aurrez aurre erabat esferikoak dirudite, hanka laranja batzuen gainean kokatuak.