Desagertu ostean, kastoreak Erresuma Batura itzuli dira

Desagertu ostean, kastoreak Erresuma Batura itzuli dira Mendeak atzera Erresuma Batuak ekosistemaren osasun paregabea zuen eta horren arduradun handienak kastoreak ziren, euren presek erreken oreka mantentzen baitzuten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desagertu-ostean-kastoreak-erresuma-batura-itzuli-dira/@@download/image/wild-european-beaver-in-the-beautiful-nature-habitat-in-czech-republic.jpg
2023/01/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mendeak atzera Erresuma Batuak ekosistemaren osasun paregabea zuen eta horren arduradun handienak kastoreak ziren, euren presek erreken oreka mantentzen baitzuten.
Desagertu ostean, kastoreak Erresuma Batura itzuli dira

Apurka apurka, ehiztarien erruz, kastoreak desagertu egin dira bertatik. Lau menderen ondoren, lehenengo aldiz, kastoreak uhartera itzuli dira.

Kastoreak uretako karraskariak dira, ezagunak erreketan presak sortzeko duten gaitasunagatik. Euren hortz ahaltsuekin moztutako egurrekin sortzen dituzte uretako hesi hauek. Presa hauekin sortutako hezeguneak beste espeziek ere erabiltzen dituzte, ekosistemaren oreka mantentzen lagunduz. Zuhaitzak mozten badituzte ere, mozketa hauek ez dute eragin kaltegarririk basoan, habitata garbi mantentzen laguntzen dute eta.

Zoritxarrez, euren guruina, haragia eta larrua lortzeko ehizatzen ziren eta ondorioz, Erresuma Batuko kastoreak desagertu egin ziren orain dela 400 urte inguru. Lau menderen ondoren, ur-karraskari hauek uhartean igeri ikusi ahal izango dira kontserbazionista talde bati esker. Erresuma Batuan txertatu dituzte kastoreak erreketako oreka berreskuratzeko helburuz. 

Hampshire eskualdeko esparru batean, Ingalaterra hegoaldean, Hazel eta Chompy deitutako kastore bikotea askatu dute. Helburua etorkizunean kastoreak Erresuma Batuan aske bizi ahal izatea. 

Kastore bikotearen etxe berria Mandy Lieu aktore eta modeloarena da. Adituekin estuki lan egin du lursaila behar den modura egokitzeko eta kastoreentzat leku segurua izan dadin. 

Adituek adierazi dute, denboraren poderioz, kastoreek izugarri hobetuko dutela urmaelen osasuna, euren presek sedimentuak harrapatzen baitituzte eta horrela ura uhertzea ekidin. Gainera urmael berriak sortuko dituzte, espezie askorentzat berebiziko habitata izango direnak.