Des egiten

Des egiten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/des-egiten/@@download/image/2012541251Des_egiten_Ione_Gorostazu.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Ione Gorostarzu
129.zenbakia
Gorostarzuren lehen liburua da honakoa, urrats irmoz plazaratu zaiguna. Estilo eta tonu ezberdineko poemak antzeman daitezkeelako gustatu zait Des egiten, eta natural idatzitako olerkiak, oso zuzenak, ditu. Gaiari dagokionez, berriz, kontraesanak erakutsi dizkigu: maitasuna eta gorrotoa, maitemina, maitakeria, jolasa… Idazkera fina, zorrotza darabil, ziztada modukoa eragiten duena poema batzuen kasuan; tartean behin, aiztoa akaso.