Derecho de familia (La loi de la famille) ***

Derecho de familia (La loi de la famille) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/derecho-de-familia-la-loi-de-la-famille/@@download/image/67derech.jpg
2006/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Daniel Burman. Aktoreak: Daniel Hendler, Julieta Diaz, Adriana Aizemberg, Arturo Goetz. Generoa: komedia. Herrialdea: Argentina. Urtea: 2006. Iraupena: 102 minutu.
67.zenbakia
Derecho de familia (La loi de la famille) ***
Zinema aditu askoren ustez Woody Allen argentinarra da Daniel Burman gaztea. Tamalez, baina, bere zinemak ez du Manhattango maisuarenarekin zerikusirik. Kalitate aldetik, behintzat, nahikoa urrun dago. Nolanahi ere, zinemagile interesgarria denik ezin ukatu. Esperando al Mesias eta El abrazo partido komedia gazi-gozoen zume berdinekin osatu du bere film berria argentinarrak. Ezkondu eta haurra izan eta gero, Ariel Perelman abokatu judu bitxiak aldaketa handiak biziko ditu eguneroko bizitzan. Horrez gainera, aitarekin duen harremana hobetzen ahaleginduko da. Gidoi irudimentsu bat oinarri hartuta, aitatasunari buruz dihardu Burmanek ironia finez melatutako film atsegin eta hunkigarri honetan.