Depresioari aurre egiteko lehen tratamendua onartu da Estatu Batuetan
Depresioaren aurkako lehen tratamendu digitala Estatu Batuetako Elikagai eta Botiken administraritzak onartu du. Rejoyn deitutako aplikazioa da. Otsuka Pharmaceutical eta Click Therapeutic erakundeek garatu dute eta depresio nahasmendua duten 22 urtetik gorako helduekin erabili liteke.
Garatzaileek azaldu dutenaren arabera, sei asteetako tratamendua da. Honen bidez pertsonek bere emozioen kontrol kognitiboa hobetuko dute. Eragin hau ariketa ezberdinak entrenatuz lortzen da. Ariketa hauek psikologo, psikiatra eta neurozientzialari talde batek balioztatuak izan dira, garunari lezio terapeutikoak eskaintzeko xedez.
“Garun-ariketa hauek emozioak behar bezala prozesatzen dituzten konexio neuronalak indartzen dituzte, depresioaren sintomak murriztuz”, esan dute garatzaileek.
Aplikazio honek osagarri bezala funtzionatzen du eta ez da gomendagarria farmakoak alboratzea. Gainera, bere erabilera mediku batek baimendu behar du eta jarraipena egingo da.
Entsegua hamahiru astetan zehar burutu zen 386 pertsonekin. Behatu zenaren arabera, pazienteek hobekuntza esanguratsuak izan izan zituzten euren sintometan. Gainera, hobekuntza hau aplikazioa utzi eta hilabetera ere mantendu zen.
