Depresioak gehieneko historikoa eskuratu du

Depresioak gehieneko historikoa eskuratu du Galdetegi berri baten arabera pertsonen %29k aitortu du aurten, momenturen batean, deprimituak egon direla. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/depresioak-gehieneko-historikoa-eskuratu-du-helduen-29ren-diagnostikoarekin/@@download/image/Captura de pantalla 2023-05-24 a las 9.56.42.png
2023/05/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Galdetegi berri baten arabera pertsonen %29k aitortu du aurten, momenturen batean, deprimituak egon direla.
Depresioak gehieneko historikoa eskuratu du

Galdetegia Gallup erakundeak burutu du. Momentu honetan deprimituak dauden pertsonen portzentaia berriz %18koa izan da. Bi kopuruek gehiengo historikoa eskuratu dute erakundearen galdetegietan. 

Galdetegia 5.100 estatubatuar baino gehiagori egin zitzaion urte honetako otsailak 21-28 bitarte. Galdetegiaren barruan ea mediku edo erizain batek depresioa zuela sekula esan ote zion galdegin zitzaien eta honi aurre egiteko tratamendurik jaso ote duen.

Galdetegiaren arabera egun pertsonen %17,9k depresioa du eta tratamendu bat jasotzen du. 2015ean pasatutako galdetegiarekin alderatuta kopurua %10,5 hazi da. 

"COVID pandemiaren ostean, premia handiagoa eskuratu du depresioa tratatzeko ahaleginak. Pandemia aurretik depresio klinikoa haziz joan zen, baina pandemiaren ostean esanguratsuki hazi da" adierazten du galdetegiarekin batera argitaratu den analisiak. "Litekeena da isolamendu sozialak, bakardadeak, kutsatzeko beldurrak, neke psikologikoak. substantzien gehiegizko kontsumoak eta osasun mentaleko zerbitzuetan eman diren aldaketek eragina izatea". 

Beste datu kezkagarri bat? Depresio tasak oso azkar ari dira hazten emakumeen artean, gazteen artean eta pertsona beltz edo hispaniarren artean. Emakumeen herenak (%36,7) bere bizitzako momenturen batean depresioa diagnostikatu ziotela aitortu du, gizonezkoen kopurua %20,4koa da. 

Azkenik, galdetegiak erakutsi du depresio tasa altuena duten adin tartea 18-29 urte bitartekoa dela, kopurua %24,6koa da. 2017an burutu zen galdetegian adin-tarte horretako kopurua %13koa izan zen.