Depresioa tratatzeko substantzia psikodelikoak erabiliko dituen lehen herrialdea izango da Australia

Depresioa tratatzeko substantzia psikodelikoak erabiliko dituen lehen herrialdea izango da Australia Hilabete honetatik aurrera, Australian, depresioa substantzia psikodelikoekin tratatu liteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/depresioa-tratatzeko-substantzia-psikodelikoak-erabiliko-dituen-lehen-herrialdea-izango-da-australia/@@download/image/Captura de pantalla 2023-07-10 a las 9.46.25.png
2023/07/12

Argazkia: Freepic

Hilabete honetatik aurrera, Australian, depresioa substantzia psikodelikoekin tratatu liteke.
Depresioa tratatzeko substantzia psikodelikoak erabiliko dituen lehen herrialdea izango da Australia

Uztailetik aurrera Australiako psikiatrek depresaioa eta trauma osteko estresa substantzia psikodelikoak erabiliz tratatzeko aukera dute. 

Lehen aldia da herrialde batek, modu ofizialean, osasun mentala tratatzeko psilozibina duten substantziak txertatzen dituena, horien artean daude onddo haluzinogenoak eta MDMA, “estatsia” bezala ezagunagoa dena. 

Estatu Batuetan, adibidez, MDMA apetituaren ezabatzaile bezala erabiltzen zen orain dela mende bat, baina debekatu egin zen 70. hamarkadan, eta ordutik, bere erabilera kriminalizatu egin da. 

Orain, Australian psikiatren gaikuntza prozesu bat hasi da, substantzia psikodeliko hauek behar bezala erabiltzen ikasteko, pazientearentzat beste aukera bat gehiago izan daitezen. 

Etikako komite bat izango da tratamendu hauen erabilera baimentzearen arduraduna. Substantziak, berriz, produktu terapeutikuen administrazioak emango ditu. 

Agintariek ez dute espero substantzia hauen kontsumoak igoera handirik egongo denik, tratamendu hauek kostu nahiko handikoak izango baitira. Lehen estimazioek 20 mila dolar inguru kostako direla diote. 

Politika honek Australiako Mind Medicine bezalako erakundeen babesa du, nahiz eta bestelako mediku eta psikiatra taldeek ezbaian jarri duten. Zuk zer deritzozu?