Depresioa eta loa: Lo egitea uste duguna baino garrantzitsuagoa da

Depresioa eta loa: Lo egitea uste duguna baino garrantzitsuagoa da Pandemia iristearekin batera, pantailen aurrean denbora gehiago igaro dugu eta honek gure loan eragina izan du. Baina zein da benetan horrek gure osasunean duen eragina? Harvard-eko azken ikerketa baten arabera, goizago esnatzen diren pertsonek depresioa izateko aukerak izugarri murrizten dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/depresioa-eta-loa-lo-egitea-uste-duguna-baino-garrantzitsuagoa-da/@@download/image/insomnio-falta-de-sueño.jpg
2021/07/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pandemia iristearekin batera, pantailen aurrean denbora gehiago igaro dugu eta honek gure loan eragina izan du. Baina zein da benetan horrek gure osasunean duen eragina? Harvard-eko azken ikerketa baten arabera, goizago esnatzen diren pertsonek depresioa izateko aukerak izugarri murrizten dituzte.
Depresioa eta loa: Lo egitea uste duguna baino garrantzitsuagoa da

Aspalditik ikusi da loak onurak dituela osasunean, eta lo ezak nahaste garrantzitsuak ekar ditzakeela. Berriki, Harvard Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute lotara ordubete edo bi ordu lehenago joateak depresioa pairatzeko arriskua gutxitzen duela eta pertsona goiztiarrek depresio klinikoa sufritzeko %23 aukera gutxiago dituztela. 

Lo zikloaren alterazioa argia asmatu zenean hasi zen, aurreko mende hasiera aldera. Ez gara ohartzen argiak gure bizitza estiloan izan duen eragin izugarria. Atzera bueltarik ez duen alterazio bat eragin zuen gure sistema nerbioso zentralean. Izan ere, gure organismoaren hormonen funtzionamendu egokirako iluntasuna ezin beharrezkoa dugu. 

Begiek argia hautematen dutenean, garuna aktibazio hormonak askatzen hasten da: kortisola, adrenalina edota serotononina. Kortisolak, adibidez, gure gorputza funtzionamenduan jartzen du bihotz taupadak areagotuz eta jarduera muskularrari hasiera emanez. Osagai kimiko hauek askatu ondoren, jarduera intelektualetan aritzeko prestasun hobea dugu eta lehiakorragoak bihurtzen gara. Hau normalean goizetan gertatzen da. 

Gauean ordea, eguneko animaliak garenez, ez gara horren lehiakorrak. Hori diote adituek bederen. Beraz, gaueko txandak egiteagatik loaren nahasteak garatzen dituzten pertsonek arazo psikologikoak izateko aukera gehiago dituzte, eta horien artean, batez ere, depresioa. Aldiz, eguzkiaren arabera bere erritmoa egokitzen duenak osasun psikologiko hobea izango du. 

Eta kasu! Lo ordu kopuru egokiaren inguruan ez du komunitate zientifikoak zerbait zehaztu. Gainera, ez omen da kopuru homogeneo eta finkoa bizitza osoan zehar. Haur jaio berriek egun osoan zehar lo egiten dute eta jateko esnatzen dira. Hazten doazen heinean euren lo ordutegiak motzagoak eta bananduagoak bihurtzen dira eta egunean zeharreko jarduera handitzen da. Hori bai, aholkatzen da 6 ordu baino gutxiago ez lo egitea, bestela nahaste psikologikoak pairatzeko aukera handitzen egongo baitzara. 

Eta zer gertatzen da pantailen mitoarekin eta horrek gure loaren kalitatean duen eraginarekin? Adituen iritziz ez dago arazorik, beti ere argi artifizialak argi naturala gainditzen ez duen bitartean. Behin lotara zoazela, argiak itzali beharra dago, eta ahal balitz errezelak itxi. Argiaren ausentzia onuragarria da gauean, honela garuneko hormonak orekatzen hasiko baitira, kalitatezko loa lortuz.