Depilatzeko produktu guztiak berdinak badira, zergatik dira gizonezkoei zuzendutakoak merkeagoak?
2018an burutu zen ikerketa batek erakutsi du bi gailuen artean ezberdintasun argiak daudela. Emakumezkoei zuzendutako depilatzeko-xaflak eta gizonezkoenak itxuraz berdin-berdinak dira, baina emakumezkoenak %171 garestiagoak dira!
Prezioak prezio, depilatzeko xafla guztiek helburu bera badute, zein da orduan produktu urdin eta arrosen arteko desberdintasuna?
Gilette markak argudiatzen duenez guztiak ez dira berdinak. Dirudienez emakumeena gizonezkoenak baino hamar aldiz gainazal handiagoa depilatzeko gai da: hankak, beso-azpia, hanka tartea... baina, egun, gizonezko asko ez al dira bada hankak, beso-azpiak eta hanka-tarteak (ere) depilatzen?
Baina, benetan nabaritzen al dira ezberdintasun tekniko horiek? Horren erantzuna kontsumitzaileak du soilik. Argi dagoena da erabili eta botatzeko depilazio xaflak sekulako negozioa direla (aurreikusten da 2027. urterako 4.310 milioi dolar sortuko dituela).
Irabaziak irabazi. Gizarte geroz eta inklusiboagoan, kezka berdinak izan ohi ditugula depilazio gaien inguruan, edozein dela ere bakoitzaren generoa. Horregatik, egun beharrezkoa al da emakumezkoei zuzendutako depilazio produktuak kolore arrosakoak izatea, adibidez? Eta markek argudiatzen dituzten ezberdintasun tekniko horiek nahikoak al dira produktu berdinari horren prezio ezberdinak ezartzeko?

