Denon gustuko filma topatzeko zailtasunak dituzue? Erabili app hau!

Denon gustuko filma topatzeko zailtasunak dituzue? Erabili app hau! Movie Swiper app-arekin ez duzue zein film ikusteko eztabaidan denbora galduko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/denon-gustuko-filma-topatzeko-zailtasunak-dituzue-erabili-app-hau/@@download/image/Snag_1be18b8c.png
2020/12/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Movie Swiper app-arekin ez duzue zein film ikusteko eztabaidan denbora galduko!
Denon gustuko filma topatzeko zailtasunak dituzue? Erabili app hau!

Lagunen artean, bikotean ala familian film bat ikusteko eztabaida betean sartuta zaudete; ez duzue denon gustuko filma topatzen. Movie Swiper app-arekin, akabo arazoa; lagunen Tinder baten moduan funtzionatzen du, baina beste pertsona batekin 'match' egin ordez, film batekin egingo duzue topo. Azkenik guztien gustukoa den pelikula bat!

Eta nola funtzionatzen du? esan bezala, Tinderren antza dauka, baina ezagunekin. Behin kontua irekita, taldea sortu beharko duzu ados jarri nahi duzuen guzti horiekin. Talde horiek pribatuak izango dira, pasahitzarekin. Ondoren, taldeko kide bakoitzak filmei puntuazio bat eman beharko die, gustuko dituztenak edo ez sailkatuz; gustukoek bihotz berdea izango dute, eta besteek X gorria. Zalantzatientzat, galerari txanda pasa egiteko aukera ere badago. 

Pantailan agertzen diren filmek IMBD eta Rotten Tomatoes-en sinopsi eta iritziak jasotzen dituzte, eta baita filmaren luzera ere. Gainera, filmak puntuatu aurretik zure lagunek eman dioten puntuazioa ikusteko aukera duzu. 

Behin puntuak banatuta, app-ak guztiei gehien gustatzen zaizkien filmak aukeratuko ditu, zerrenda batean ipiniz; teorian, horiek izango dira denon gustukoak, eztabaidarekin amaituz eta play sakatuz.