“Denboraren izerdia”

“Denboraren izerdia” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/denboraren-izerdia/@@download/image/35p44-1.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Xabier Montoia
35.zenbakia
ELKAR
221 orrialde



Hautuari buruzko gogoeta. Egonkortasuna eta duintasuna aurrez aurre. Traizioa eta pragmatismoa. "Heroiek bakarrik erabaki dezakete beren hiltzeko era". Peckinpahren "Saldo basatia"-k biribiltzen duen eleberri eder eta gogorra. Iraganak dena harrapatzen du. Kavafisek zioen bezala, "kale berdinak ibiliko dituzu beste hiri batera joanda ere". Barruan baitaramagu garena. Madrilen nola Gasteizen. Trantze horretan bizi da Jon Ezenarro zinema ekoizlea. Madrilgo babes mediatiko eta instituzionalaren gerizpean. Eroso. Ezkongaia eta maitalea, biak dituela. Mendeku txiki batek, ordea, kolokan jarriko du egonkortasun hori. Biktima izatetik borrero izatera dagoen distantzia txikia izan daitekeela iradokiz. Finean, bi mundu paralelo. Itxi ez diren zauriak. Kronika eta eleberria. Merezi du liburuak.