Denbora makinan, euskal rock erradikalaren garaira

Denbora makinan, euskal rock erradikalaren garaira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/denbora-makinan-euskal-rock-erradikalaren-garaira/@@download/image/20101279730Eusrockerra1.jpg
2012/12/13
berria

Eskorbuto. Hau da, Iosu, Jualma eta Paco. Jotakie. Barricada. La Polla. Kortatu. Hertzainak. Rip. Zarama. Cicatriz. Euskal Rock Erradikalaren garaira garamatzate izen horiek guztiek. Sasoi horri buruzko erakusketa jarri dute Donostiako Lugaritz kultur etxean, Imanol Oroituz jardunaldien haritik.



Talde horien guztien argazkiak daude ikusgai. Baita hainbat disko azal eta kontzertu historikoetako sarrerak ere. Esate baterako, Hertzainaken agurrarena. Donostiako Anoeta kiroldegian 1993ko urtarrilaren 24an eman zuenekoa. Hainbat gonbidatu ezagun izan zituten alboan, hala nola, Maialen Lujanbio, Jon Lopategi, Ruper Ordorika, Kepa Junkera, Igor Elortza, La Polla...

80ko hamarkadan musikari buruz sorturiko komunikabideei ere txokoa egin diete erakusketan. Musikariak Kortaturi 1985eko urrian eskainitako azala, kasu. 150 pezeta balio zituen aldizkariak. El Tubo Euskal Herriko musika egunkariaren 1989ko abuztuko azala ere jaso dute; Hertzainak taldea ageri da bertan. Diskoetxeen tamaina handiko afixak ere ez dira falta.

Abendu bukaera bitartean bisita daiteke erakusketa. Euskal Herriko garai bateko musika ulertzeko, ezinbestekoa.