Denbora kontua zen: Erakunde batek espazioan ezkontzak eskaintzen ditu
Space Perspective erankundeak ideia hau du buruan, espazioan ezkontzak eskaintzea. Erakundeak behatu duenaren arabera, ezkontza mota hauekiko interesa ugaritzen ari da.
Baina, nola egingo lukete? Startup estatubatuar honek bidaia espazialak beste maila batera eraman nahi dituela adierazi du. Horretarako, Spaceship Neptune deitutako espaziontzia bereziak eraikitzen ari da, kapsula modukoak, hidrogeno globo baten laguntzaz aireratzen direnak.
Arduradunen esanetan, ez du beste antzeko erakundeek eskaintzen dituzten bidaien antzik. “Neptune espazioantzia espaziora igotzen da hidrogeno berriztagarriz bultzatuta, koheterik gabe eta karbono lorratzik gabe”. Aireratu beharrean, 12 mph igotzen da, edozein pertsonarentzat eskuragarri bihurtuz esperientzia.
Noski, kapsula bera ez da ohiko espaziontzi baten antzekoa barrutik. Erakundeak argitaratutako argazkietan ikusi daitekeenez, dekorazio oso zaindua dute. Neptune espaziontziak bederatzi eserleku ditu eta zortzi pertsonentzat lekua pilotua kontatu gabe. 360 graduko leiho panoramikoak, WiFi konexioa, edariak zerbitzatzeko lekua…. Erakundeak adierazi du, ezkontzetarako egokitzeaz gain, afari edo ekitaldi berezietarako ere egokitu litezkeela. 
Hori bai, guztioan eskuragarri dagoela aipatu dugu, baina hitz egiteko modu bat da. Izan ere, sei ordu irauten dituen bidaia honetaz gozatzeko 125.000 dolar ordaindu behar dira. Kronogramari dagokionez, erakundeak adierazi du lehenengo hegaldiak 2024. urte amaierarako espero direla.
Baina benetan bidaia espazialak al dira? Neptune ontziak 30,5 kilometroko garaiera eskuratuko dute. Espazioko muga kontsideratzen denetik nahiko urrun, hau 100 kilometroko garaiera baita. Hori bai, ziur bistak paregabeak direla.

