Denbora ezabatu duen irla norvegiarra

Denbora ezabatu duen irla norvegiarra Sommarren, urtean 69 egun eguzkipean igarotzen dituzte, eta beraz, ordutegi tradizionalek ez dute zentzu handirik bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/denbora-ezabatu-duen-irla-norvegiarra/@@download/image/maxresdefault.jpg
2019/06/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sommarren, urtean 69 egun eguzkipean igarotzen dituzte, eta beraz, ordutegi tradizionalek ez dute zentzu handirik bertan.
Denbora ezabatu duen irla norvegiarra

Sommar edo Sommarøy norvegiarrez, Zirkulu Artikoaren iparraldean kokatutako irla bat da, 300 biztanleduna. Izenak berak "udako irla" esan nahi du, hain zuzen, bertako biztanleek urte erdia ilunpetan igarotzen dutelako, eta beste erdia, etenik gabeko eguzkipean. Hori dela eta, batzar herrikoi bat egin berri dute, denbora ezabatzeko akordiora iritsiz. Zeren, zentzurik ba ote du goizeko zazpiak ala arratsaldeko hamarrak direla adieraztea, zeruan eguzki bera baldin badago?

NRK herrialdeko irrati publikoak adierazi duenez, orain arte jarraitutako denbora arau zurrunak ezabatzea erabaki dute herrian. Hala, hemendik aurrera ez dute arazorik izango "gaueko" ordu txikitan parkean jolasteko, belarra mozteko edota kirola egiteko. Uda garaian, beraz, 24 orduz nahi adina ekimen egiteko aukera izango dute biztanleek, berdin du erloju tradizionalek eguerdiko hamabiak edo goizeko lauak direla esatea. 

Erabakia sinbolo bilakatu dute herritarrek, ondoko herritik bereizten dien zubian erlojuak eskegiz. Hala, denborarik gabeko munduko lehen herrian bihurtu dira.