Dena prest Gasteiz pizteko

Dena prest Gasteiz pizteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dena-prest-gasteiz-pizteko/@@download/image/20081010167Ostirala_1B.jpg
2012/12/13
berria
Dena prest Gasteiz pizteko
Jai handia eta festa giro bikaina izango dira larunbat honetan Gasteizen. Dagoeneko nabari da giroa kalean. Atzo esaterako, gaztetxea txiki utzi zuten Katamalo izeneko ikuskizunaz gozatzera gerturatu ziren hiruehundik gora lagunek. 

Hala Bedi irrati libreak eta Gaztetxeak 20 eta 25 urte bete dituzte, hurrenez hurren. Urtemuga bereziok aitzakia hartuta, "Piztu Gasteiz, okupa tu lugar" lelopean festa egingo dute urriaren 11n. Gasteizko hainbat elkartek eta kultur eragilek hartu dute programaren osaketan eta egitarau zabala prestatu dute, auzolanean. Aniztasun horren adibide, okasiorako sortutako Piztu Punk-a musika taldea da, RIP, Etsaiak, MCD, Obligaciones, La xeta pasote eta Karrocerias taldeetako lagunek osatua. Hori, bat aipatzearren gehiago badira eta: Kukubiltxo antzerki taldea, Dr. Deseo, Aritz Sound System… Gainontzean, musikaz gain beste hainbat ekitaldi izango dira aurrez prestatutako guneetan: pilota partidak, antzerkiak, DJak, tailerrak, hitzaldiak, herri bazkaria… izango da zer egin eta non gozatu.
Informazio gehiago www.txorionak.org atarian.

Gasteizko gaztetxearen ibilbidea

Hala Bedi irratiaren ibilbidea