Dena debalde, komunera joan arte

Dena debalde, komunera joan arte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dena-debalde-komunera-joan-arte/@@download/image/49p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Buenos Aires ondoko Quilmes hiriko diskoteka batek emakumeei zuzendutako "mea culpa" saio bereziak antolatu ditu. Saio hauetan, emakumeek nahi adina garagardo eta pizza har dezakete, emakume horietako bat komunera joan arte. Une horretan, diskotekako argí guztiak emakume horrengana zuzentzen dituzte, eta gainontzeko emakumeek ere txistu egiten diote komunera joandakoari. Zergatik? Hortik aurrera, guztia ordaindu beharko baitute.