Demoek ekainean agindu zuten azken ekintza burutu dute: Paueko artxibotik hartutako agiriak itzuli d

Demoek ekainean agindu zuten azken ekintza burutu dute: Paueko artxibotik hartutako agiriak itzuli d https://www.gaztezulo.eus/albisteak/demoek-ekainean-agindu-zuten-azken-ekintza-burutu-dute-paueko-artxibotik-hartutako-agiriak-itzuli-dituzte-senperera/@@download/image/20101156095Demoak_azkena.jpg
2012/12/13
berria
Duela 200 urte Lapurtarren Biltzarrak eginiko eskakizuna ageri da dokumentu hauetan, ordukoek Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko zituen berezko departamentua aldarrikatu zuten. Orain, dagokion lekura itzuliko da agiria: neurri handi batean Demoen presioari esker zabalduriko Baionako artxibategi berrira.  

Euskal Herriarentzat demokrazia eskatzen zuen Demo mugimendua 2000 urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian. Herri honen eskubideen eta bereziki euskararen aldeko mugimendu gisa jaio zen, desobedientzia zibilean oinarritua. Urte hartako urtarrilaren 6an egin zuten lehen ekintza Baionako presondegiko hormetan. Ondotik, makina bat ekintza ikusgarri burutu dituzte hedabideen objektiboa erakartzea lortuz eta, beraz, ingurumenari, euskararen ofizialtasunari, presoen hurbilketari, kultura, gazteen lan baldintzei eta Iparraldeko euskal departamentuari loturiko auziak lehen planora ekarriz.

Joan den ekainean, ordea, agurraren tenorea heldu zitzaien Demoei. Prentsaurreko baten bidez, mugimenduaren desagerpenaren berri eman zuten orduan zabaltzear zen Baionako Artxibategi berriaren aitzinean. Hain zuzen ere ekainaren 5 hartan iragarri zuten euren azken ekintza izango zena: artxibategia egina, Demoek bere garaian Paueko artxibotik hartutako liburua –Lapurtarren Biltzarrak orain 200 urte baino gehiago eginiko departamentu eskaera jasotzen duena– itzuliko zuten Euskal Herrira.

Esana eta egina. Atzo goizean Auzapezen Biltzarreko lehendakari Christine Bessonaren esku utzi dituzte dokumentuak, Senperen. Dominique Joseph Garat diputatu lapurtarra zena irudikatuz egin dute ekitaldia. Amaiera borobila, dudarik gabe.