Delta

Non hasi eta non bukatzen da intzestua? Non jar genezake ongia eta gaizkia ezberdintzen dituen mugarria? Cannesen Fipresci saria irabazi zuen film honetan, galdera horiek planteatzen ditu Kornel Mundruczo zuzendari hungariarrak. Anaia-arrebak direla ez dakiten bi gazte dira protagonistak. Biek maitasun istorio eder bat izango dute basoan isolatutako etxalde batean.