Delorearen agurra

Delorearen agurra Taldea bereizi egingo dela argitaratu berri du, 18 urteko ibilbidearen ondoren; aurretik, azken itzuli bat egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/delorearen-agurra/@@download/image/Delorean_foto1--644x362.jpg
2018/10/18
berria
Taldea bereizi egingo dela argitaratu berri du, 18 urteko ibilbidearen ondoren; aurretik, azken itzuli bat egingo dute.
Delorearen agurra

Ezer ez da betiko, eta hori argi izanda, Delorean talde zarauztarrak agur esateko unea iritsi zaiola erabaki du. 18 urteko ibilbidearen ondoren, beraz, taldeak bereizteko erabakia hartu du; agurra eman aurretik, baina, azken itzuli bat eskainiko dute.

2000. urtean jaiotako taldeak musika elektronikoa jorratu du; Igor Escudero, Guillermo Astrain, Unai Lazkano eta Ekhi Lopetegi musikariek osatutako taldeak 6 album, bi disko eta hainbat single kaleratu ditu bere ibilbidean. Orain, atseden hartzeko garaia iritsi zaie.