Delorean: Gazteak eta lotsagabeak

Bigarren diskoa kaleratu berri du Delorean laukote zarauztarrak: "S/T". Adinari dagokionez, gazteak dira taldekideak. Musikari dagokionez, aldiz, helduak. Euren post-punk doinuek zeresana emango dute. Ez da dudarik.
Delorean taldea duela lau urte sortu zen. Batez beste 24 urte dituzte taldekideek, dena dela, 14 urte zituztenetik ari dira musika tresnekin jo eta su, eta hori nabari da euren lanetan. Duela bi urte lehen diskoa plazaratu zuten Underhill Records diskoetxearekin: "Silohuettes". Pop doinuak ziren nagusi bertan eta 1.500 ale saldu zituzten.
Bigarren diskoa besapean datozkigu orain: Bcore diskoetxearekin plazaratutako "S/T". Santi Garcia teknikariarekin grabatu dute diskoa, Kataluniako Ultramarinos estudioetan, eta itzal handiko bi aitabitxiren laguntza izan dute hasieratik: Makala eta Javi Pez DJena.
80ko hamarkadako pop-a oinarri
Bederatzi kantu bildu dituzte diskoan, Devo, New Order eta 80ko hamarkadako beste pop taldeak gogora ekartzen dizkigutenak: sintetizadoreak, The Cure taldeko abeslariaren tankerako ahotsa, koroak, melodia itsaskorrak Igor Escudero bateria jotzaileak dioenez, "lehen diskoa mantsoagoa zen, poperoagoa. Bigarrena, aldiz, rockeroagoa da, dantzagarriagoa. Lehen lana atera genuenetik bi urte joan dira, eta musikari dagokionez, bilakaera izan da taldean". Bestalde, euskaldunak izan arren, ingelesez abestu ohi dute, salbuespenak salbuespen: "Ingelesez egindako musika entzun ohi dugu, eta horrela sortzen dugu guk ere", dio Igorrek.
Estiloa pop-a den arren, jarreran punk-etik ere badute zerbait. Ikusi bestela orrialde honetako argazki lotsagabea!
Berriki, gainera, hirugarren birari ekin diote. Beraz, albiste izateko osagarri guztiak dituzte. Adi taldeari. Merezi du eta.