“Delirium Cordia”

“Delirium Cordia” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/delirium-cordia/@@download/image/fantomas_Delirium_Cordia.jpg
2011/10/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Fantômas
122.zenbakia
1998an Mike Pattonek Diabolik maketa grabatu zuenean jarri zuen abian Fantomas proiektua Buzz Osborne, Trevor Dunn eta Dave Lombardo musikariekin batera. 2004an argitaratutako disko hau egoera animiko ezberdinak sorrarazteko gai den ordu eta laurdeneko abesti bakar batek osatzen du. Instrumentu kirurgikoen soinuak, kanpaiek, koroek eta garraxiek ospitaleko gaixo baten antzera sentiaraziko zaituzte, baina, zentzurik ez duela iruditu arren, segundu bakoitza nahita sortua da, ez zaio intentzionalitaterik falta. Pattonen eta Greg Werckmanen Ipecac disketxearekin kaleratutako lan hau Suspended Animationen aurrekaria izanik, hurrengo diskoaren zain geratuko gara arte lan honekin.