Delirious ***

Delirious *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/delirious/@@download/image/64Delirious.jpg
2007/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tom DiCillo. Aktoreak: Steve Buscemi, Michael Pitt, Alison Lohman, Gina Gershon, Kevin Corrigan. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 107 minutu. 
74.zenbakia
Zinema independente estatubatuarraren sortzailerik interesgarrienetakoa da Tom DiCillo. Living in Oblivion finaren zuzendariak famaren mundu hutsalari buruzko begirada ironikoa dakarkigu komedia mikatz honetan. Aberats eta famatu bihur lezakeen argazkiaren bila dabil Les Galantine paparazzi gizagaixoa. Ez du zorte handirik, ordea. Kalean aktore izatearekin amets egiten duen Toby xaloarekin egingo du topo eta etxean emango dio aterpe. Handik gutxira, Tobyrekin maiteminduko da K'Harma Leeds pop izarra, eta harreman horrexek, hain justu, famaren ateak zabalduko dizkio. Famak, ostera, Les eta Tobyren adiskidetasuna kinka larrian jarriko du. Komedia eta drama uztartzen dituen film gazi-gozoa da.