Del Torok errodatuko du `The Hobbit´

Del Torok errodatuko du `The Hobbit´ https://www.gaztezulo.eus/albisteak/del-torok-errodatuko-du-the-hobbit/@@download/image/200994627Del_Toro_The_Hobbit.jpg
2012/12/13
berria
Del Torok errodatuko du `The Hobbit´
J.R.R. Tolkien idazlearen The Hobbit liburu ezagunaren zinema  egokitzapena errodatuko du datorren urtean Guillermo del Torok. Bi zatitan banatuko du istorioa Cronos (1993) apartaren egileak, eta lehen filma 2011ko abenduan estreinatuko da. Bilbo Baggins hobbita, Gandalf aztia eta ipotx taldetxo bat Mendi Bakartiko altxorraren bila abiatuko dira. Smaug dragoiak, altxorraren zaindariak, gogor egingo die aurre, ordea. The Lord of the Rings trilogian aritutako Hugo Weaving, Andy Serkis eta Ian McKellen aktoreek hartuko dute parte aipatu pelikuletan.