Déjese llevar

Ponny Bravoko kideen bigarren proiektua da Fiera. Lehenengoan psikodelia, re
ggaea eta flamenkoa maisuki uztartu dute; bigarrenean, berriz, taldearen alderik esperimentalena, punk zaleena eta lotsabakoena erakutsi dute. Erritmo sinkopatu eta errepikakorretan sustengatzen diren dozena bat aberrazio bildu dute: Cuentas-en xurgagailu bat entzuten da 70eko hamarkadan The Electric Eels abangoardistek egin zuten bezala; Soy Mark E. Smith-en The Fall-eko abeslaria omentzen dute, eta Drogas-en estupefazienteen kontsumoa kritikatzen dute ironiaz. Andaluziarren zale bihurtzeko fundamentuzko bigarren arrazoia.