Deexme

Kontaktuen agenda eguneratuta izaten laguntzen duen aplikazioa. Sortu zure kontua eta sartu zure datuak, telefono zenbakiak, email helbideak edota Twitter eta Facebook kontuak, adibidez. Zure lagunek ere gauza bera egin beharko dute. Horrela, norbaitek telefono zenbakia aldatzen duenean, edo email helbide berri bat sortu, lagunen agendan automatikoki berrituko da informazio hori. Gainera, lagunak hiru taldetan multzokatzeko aukera ematen du, bistaratu nahi den informazioaren arabera. Talde berdean sartzen dituzun lagunek zure informazio guztia ikusi ahalko dute, talde laranjan daudenek datu batzuk blokeatuta izango dituzte, eta talde gorrikoei oinarrizko informazioa bakarrik erakutsiko diezu.