Deep Purple: hilezkorrak

Deep Purple talde entzutetsuak "Bananas" diskoa aurkeztuko du Anoetako estadioan, hilaren 26an, ostirala. Arantzadun lepokoarekin edo gabe, 26an Donostian duzu hitzordua.
Heavy-aren aitzindariak, munduko bandarik indartsuena, rock-aren adar berri bat... Asko dira talde honi buruz esandakoak, 35 urteko ibilbideak askorako ematen du eta.
Deep Purple Ingalaterran sortu zen, 1968an, psikodeliaren eta guatekeen garaian. Bost kidek osatu zuten taldea: Ian Gillan (ahotsa), Ritchie Blackmore (gitarra jolea), John Lord (teklatu jolea), Ian Paice (bateria jolea) eta Roger Glover-ek (baxu jolea). Hasieran, rocka egiten zuten arren, geroago hard-rockean murgildu ziren burubelarri. Rock&roll-a; muturreraino eraman zuten eta, agian horregatik, Guinness liburuan "World´s loudest band" izatearen ohorea dute. 1970ean argitaratutako "In rock" lanarekin taldearen garai komertzialena hasi zen. Ondoren, lan biribilenak etorri ziren: "Machinehead" ("Smoke on the water" abesti entzutetsua ezagutarazi zuen diskoa) eta "Made in Japan".
Sexua eta drogak edonon
Deep Purple-ek, Led Zeppelin eta Black Sabbath-en antzera, musika eta bizitza bera ulertzeko bide berria urratu zuen: parranda gogoa muturreraino eraman zuten. "Sexua eta drogak edonon" zuten lelo, eta jarrera horrek boskotearen ibilbidea lainotu zuen, Tommy Bolin taldekidea heroina gaindosiak jota hil zen eta.
Gailurrera heltzean, batzuen protagonismo gosearen ondorioz, banda desegin zen 1976an. Hala ere, 80ko hamarkadan berpiztu egin zen, taldea aldatuta. Dena dela, Deep Purple-ren arrakasta itzela da: ehun milioi disko pasatxo saldu dituzte.
35 urte eta gero, taldea gurean ikusi ahal izango dugu. Hori bai, ez dugu Lord-en tekladu doinuak ezta Richie Blackmoren punteo trebeak ere entzuterik izango, taldea utzi baitzuten aspaldi. Eta hona hemen ezinbesteko galdera: agertokian mugitzeko gai izango al dira 'agureak'? Ikusi beharko.