Debagoienako Trikitixa Eguna, apirilaren 16an Bergaran

Debagoienako Trikitixa Eguna, apirilaren 16an Bergaran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/debagoienako-trikitixa-eguna-apirilaren-16an-bergaran/@@download/image/debagoiena_trik_1460447144.jpg
2016/04/12
berria
Berrituta dator aurtengo ekitaldia! Eskualdeko nerabe eta gazte trikitilariak izango dira protagonista, baina baita Ipar Euskal Herriko trikitixa eskolakoak nahiz Galizako gaitero talde bat ere, besteak beste. Eta Gozategiren kontzertuarekin itxiko dute programa!

Hamabigarren urtea beteko du aurten Debagoienako Trikitixa Egunak. Baina antolatzaileek zer edo zer berritzailea ekarri nahi ztuten aurten eta, horregatik, trikitilari nahiz pandero-jole gazteei erabateko protagonismoa ematea erabaki dute, oholtza nahiz plaza.

Ongietorriaren eta hamaiketakoarekin eguna hasita, parte hartzaileek Kristina Solano eta Amaia Orejarekin solasteko aukera izango dute. Ondoren etorriko dira kalejirak, emanaldiak, trikitixa jaialdia, triki poteoa… guztietan, eskualdeko gazteak ez ezik, Ipar Euskal Herriko eskolatik, Zumarragakotik, Bermeokotik eta Eibarkotik etorritakoak ariko dira, baita Galizako gaitero talde bateko kideak ere!

Herri bazkariak elkar ezagutzeko aukera paregabea emango die, eta eguna borobiltzeko… Gozategik kontzertua emango du ordu txikitara arte!